Encabezado

Labayru Gaur 

2024-4-26

Irrati-tallerreko emaitza Bizkaia Irratian

Kultura zabaltzeko hainbeste taller prestau eta emoten gabiz eskoletan. Amaitu barri dan iruhilekoan Begoñazpi ikastolan emondako tallerretako bat Irratigintzari buruzkoa izan da, Bizkaia Irratiaren laguntasunagaz. Talde bitan egin zan tallerra. Ikasleei irrati-saio ezbardinen ezaugarriak eta egiteko moduak azaldu eta gero, taldeka praktikan jarri behar izan eben aurretik ikasitakoa: barriak, alkarrizketa, musika-saioa... Momentuan egin eta eurak esatari dirala grabau egin eben …

Gehiago irakurri

---
Facebooken arrakasta

Sareak dira gaur egun gure barriak eta edukiak argitaratzeko bide bat. Hizkuntza, lexikografia eta herri ondareko gaiak agertzen ditugu astean-astean. "Ahozko euskera hobetzen" izeneko atalean, euskera hobeto erabilteko oharrak egiten ditu Adolfo Arejitak. Izan be, Bizkaia Irratiko "Lau haizetara" saioaren barruan, eguenetan tarte baten kolaboretan dau ahozko hizkuntzari buruzko oharrak eginez. Horreek gero sareetan argitaratzen ditugu. Normalean harrera ona izaten dabe …

Gehiago irakurri

---
"Geureak eta inorenak" izenburuagaz mahai-ingurua

Martiaren 30ean mahai-ingurua egin dogu Bilboko Rekalde aretoan. Akaitze Kamiruaga moderadore dala, hizlari egon dira Gaizka Aranguren, Ane Ortega, Agurtzane Intxaurraga eta Xabier Paya.

Atxakia Labayru Fundazioak 40 urte betetzea izan da. Hori dala-ta, Labayruk erabilten dituan ikergaiak kontuan hartuta, gaitzat jarri zan gaurko mundu globalean, gure kultura beste kulturen artean zelan agertu. Hau da, euskal hizkuntza eta kulturaren transmisinoa zelan egin, nortasun-emoile ete diran, zegaz identifiketan garan,  eta abar.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10