Encabezado

Labayru Gaur 288

2024-4-23

Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa Berria egunkarian

Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta. Ideia interesgarriak dakarz. Kasurako, gazteen euskerazko konsumoari buruz "Nik gauza bati garrantzi handia ematen diot: grabatutako gauzak euskaraz ondo atera daitezela. Igar dadila euskara dela, eta ez euskañola. …

Gehiago irakurri

---
Liburuxka barriak

Joan dira urte batzuk Labayru Fundazioak Nerbioi-Ibaizabal Bailarako udal batzuekaz batera, Zuztarretatik ahora egitasmoa martxan ipini ebanetik. Ibilbide honetan hainbat lan argitaratu dira euskarri desbardinetan: unidade didaktikoak, kantuen bilduma, auzoetako ondare ibilbideen bideoak... Aipatutako bideo horreen osagarri, orain 16 orrialdeko liburuxkak argitaratu ditugu Basaurin eta Galdakaon. Bertan bideoetan agertzen dan edukietan sakonduta, ibilbideetako gune edo puntu esanguratsuenak aukeratu, eta horreexen …

Gehiago irakurri

---
Gurean zer berri? Zaharrak berri

Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blogeko artikulu aukeratuakaz Gurean zer berri? Zaharrak berri izeneko lana argitaratu dogu. Bertan urtebetean agertu diren post guztien artean gai desbardinei buruzko 12 aukeratu dira. Bloga 2015ean ipini eban martxan Labayru Fundazioak, Etniker Euskalerria Taldeetako kideekaz batera. Bertan, astean-astean, etnografiako edukiak argitaratzen dira sarean, gaztelaniaz eta ingelesez. Era askotako gaiak landu …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10