Encabezado

Labayru Gaur 290

2024-4-25

Udako ikastaroak

Aurtengo Labayruko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Hamabostaldi bitan egongo dira ikastaroak, bagilaren 19tik garagarrilaren 1era eta garagarrilaren 3tik 15era bitartean. Aste bi egun osoz. Ikastaro mota asko egin daitekez: euskera ikasteko maila guztiak, EGA azterketarako prestetakoa, eta beste bereziago batzuk: bizkaiera lantzeko, teknikarako eta itzulpengintzakoa. Argibideak.

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakortari alkarrizketa

Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan. Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12  

Gehiago irakurri

---
Basauriko ondarea ezagutzeko ibilaldiak

Zuztarretatik oinez ekimenaren barruan, Basauriko ondarea ezagutzeko bideo bi egin ditu Labayru Fundazioak. Eta aurten, material osagarri lez, 16 orrialdeko liburuxkea prestau dogu. Horren aurkezpena egin da, Basauriko Udalak maiatzaren 6an eta 7an euskal astearen barruan antolatutako ibilaldiak egiteaz batera.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10