Encabezado

Labayru Gaur 291

2024-4-16

Karmele Goñi anderearen gomutaz

Atzoko egunez, 2017ko bagilaren 7a, joan jaku gure artetik Karmele Goñi (Tolosa 1926) zahartzaro betean, 90 urteko zala. Egun batetik bestera txarrera egin eta itxaroteko asti barik agur egin deusku Karmelek.

Ezagutu dogun aldi luzean, euskera, herri ondarea, euskal kultura, euskal erakunde eta alkarteek agirira urteten eben lekuan, han egon da Goñi anderea, aspaldi-aspaldiko urteetatik lehengora bertara arte.

Gehiago irakurri

---
Errogatibak herri kulturan

Ander Manterolak hitzaldia egin dau Igorren errogatibei buruz, ekainaren 2an. Aretobete lagunen aurrean, errogatibak zer diran, ze lekutan egiten diran, eta Arratiako herrietan zelan egin izan diran azaldu eban.

Gehiago irakurri

---
Atlas Etnografikoa sareratzeko hitzarmena sinatu dabe Labayruk eta Petronorrek

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak lan-hitzarmena sinatu dabe maiatzaren 29an, hiru urtetan Atlas Etnográfico de Vasconia lana sareratzeko.

Ekitaldian, eurakaz batera parte hartu dabe Ander Manterolak, Atlasaren zuzendariak, eta Unai Rementeriak eta Lorea Bilbaok, Aldundiaren izenean eta lekuko moduan.

Gehiago irakurri

---
Gorbeia inguruko ipuinen aurkezpena Igorren

Juan Manuel Etxebarriaren Gorbeia inguruko ipuin eta esaundak liburuaren berrargitalpena dala-ta, Igorren batu gara hogetaka lagun maiatzaren 25ean. Gontzal Mendibilek hiru kantu barri eskaini deuskuz, ekitaldiari gozotasun apartekoa emonaz.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10