Encabezado

Labayru Gaur 293

2024-3-29

Besoitaormaetxea baserriari buruzko bideoaren aurkezpena

Ikusi bideoa.

Joan dan ekainaren 15ean aurkeztu zan Berrizen, Besoita auzoan, Besoitaormaetxea baserriari buruz egin dogun bideoa: Besoitaormaetxea: euskal baserriaren jatorria eta oinarria.

Lan hau Berrizko Udalak eskatutakoa izan da, eta bertan Gerediaga Elkarteak, Gakoa: kultura eta ondarea enpresearen bidez, baserri horretan egindako ikerketaren ondorioak erakusten dira. Ikerketeak Besoitaormaetxeak, etxolatik baserri ederrera heldu arte mendeetan egindako ibilbidea aztertu dau.

Gehiago irakurri

---
Sebas Gartzia Trujillok liburua aurkeztu dau

Aspaldian hasi zan Sebas Gartzia Trujillo fedearen gaia gure literaturako idazleek zelan landu eta adierazi daben aztertzen. Hainbat lan egin ditu, Labayruko aldizkarietan be argitaratu izan ditu holangoak. Orain hamaika idazlerik handienetakoak aukeratu, eta euren lanak sakon aztertu ditu. Horregaz atondu dau Hamaika euskal literato eta Jainkoa izeneko liburua. Liburu mardula, ederra, zehatz landua, Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dauena. Ekainaren …

Gehiago irakurri

---
Bilbozarrak eratutako irakurraldian egon gara

Aurten be Arriaga euskal literaturaren irakurleku bihurtu dabe hainbat euskaldun, euskalzale eta euskerako ikaslek. Aurten Itxaro Bordaren %100 Basque liburua izan da irakurgaia, egun osoan zehar hainbat lagunek ahotsa jarrita Bilbon irakurri ezeze entzun be egin dana. Hamar urtez jarraian, Bilbozarra euskaltegiak eratuta, liburu bat irakurten da egun osoan zehar, hamabi orduz. Euskera ikasten dabenen omenez hasitako ekimen honek arrakasta …

Gehiago irakurri

---
Abadetzako 60. urteurrena ospatzen

Bizkaiko Eleizbarrutiko abade eta gotzainek abadetzako urteurrena ospatu dabe ekainaren 8an Begoñan. Batzuk 60 urte, beste batzuk 50 eta beste batzuk 25 bete dabez abadetzan. 60 urte betetakoen artean izan dira Juan Mari Uriarte gotzaina eta Ander Manterola, biak Labayru Fundazioaren sorreran eta ibilbidean ezinbestekoak. Hasteko Juan Mari Uriartek hitzaldia egin dau, "abadetza gaurko kulturan zelan bizi" gaitzat hartuta. Gure …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10