Encabezado

Labayru Gaur 294

2024-3-28

Bilboko Udaleko eta BilbaoArteko arduradunak Labayrun

Labayru Fundazioak, Bilboko Udalagaz batera, artxiboan daukazan kartelen ganeko egitasmo bat landuko dau aurten. Hori dala-ta, uztailaren 5ean bibliotekan egon dira Udaleko arduradunak, Koldo Narbaiza eta Jone Unzueta, eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapater. Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek daukie egitasmoa aurrera eroateko ardurea, eta eurakaz egon dira materialak erakusten eta emon beharreko pausoen ganean berbaz. Bide batez, liburutegian dagoan kartelen …

Gehiago irakurri

---
Miguel Sabino Díazek liburu barria aurkeztu dau

Miguel Sabino Díazek  liburu bat aurkeztu dau Karrantzako kulturetxean uztzailaren 1ean. Izenburua: Carranza-Karrantza. XX. mendeko argazki-bilduma / Crónica gráfica del siglo XX. Tomo 1/ 1900-1949. Liburu honetan aurretik euskarri digitalean bakarrik argitaratuta eukazan beste lan bi batu ditu: batak 1900-1924 aldia hartzen dau eta besteak 1925-1949 bitartekoa. Miguel Sabino Díaz Etniker Bizkaia taldeko kidea da eta Labayru Fundazioko Etnografia blogean parte hartzen dau.

Gehiago irakurri

---
Udako ikastaroak

Ekainaren erdian hasita, uztailaren erdira arte, hainbat ikaslek euskerako ikasketak egiteko aprobetxau dabe, udako ikastaro trinkoen bitartez. Guztira zazpi talde sortu dira, gehien baten ikale gazteenak, gerora EGA titulua eskuratzeko helburua daukienak. Labayru Fundazioak, erakunde moduan sortu aurretik egiten ditu udako ikastaroak, horixe izan zan bere lehenengo jarduerea, Derion hasi zanean 1970ean. Ordurik hona euskerearen egoerea asko aldatu da, ikasleria …

Gehiago irakurri

---
Euskerazaleak Alkartearen 50. urteurrena gogoratuz

Euskerazaleak Alkarteak aurten 50 urte bete dituala-ta, urtearen barruan ekitaldi batzuk eratu ditugu. Gizarte-ekintza bat egin zan maiatzaren 15ean Bilbon, eta liburu bat argitaratuko da urtearen barruan. Sorrerako momentua, giroa, sortzaileak, ibilbidea... gogoratzeko unea da aurten. Eta horri buruzko alkarrizketa argitaratu da Bilbao periodikuaren Pergola gehigarrian, ekaineko alean. Artikulua.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10