Encabezado

Labayru Gaur 299

2024-3-29

Naiz webgunean Labayruren 40 urteak gogoratu dabez

Naiz webguneak Labayruren ganeko erreportaia argitaratu dau urriaren 27an. Labayru Fundazioak 40 urte bete ditu aurten, eta urteotako ibilbidea azaldu gura izan dabe, euskeraren eta euskal kulturaren arloan egindako ekarpenaren barri zabaltzeko. Labayru, 40 urte Bizkaitik euskal kultura indartzen.

Gehiago irakurri

---
'Derio: zoriaren habia' bideoaren aurkezpena

Derio: zoriaren habia bideoa egin dogu aurten, Udalaren aginduz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan Derion aurkeztu zan urriak 26an.

Aurten, jardunaldietako gaia Paisaia bizia: Bizkaiko paisaien eraikuntza izan da. Horregaitik bideo honetan herrian, paisaiaren aldetik eragin handiena izan daben guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermitea, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa besteak beste.

Gehiago irakurri

---
Luis Manuel Peñaren hitzaldia Ondarearen Jardunaldietan

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkaiko Foru Liburutegian "Bizkaiko paisaien eraikuntza" izenburuagaz eratu daben hitzaldi zikloan parte hartu dau Luis Manuel Peñak urriaren 26an. Bere hitzaldia "El paisaje rural tradicional de Bizkaia y sus transformaciones" gaiari buruz izan da, nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak izandako aldaketei buruz.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10