Encabezado

Labayru Gaur 301

2019-10-22

Jabier Kalzakorta Otxandioko irakurleakaz

Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe. Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat …

Gehiago irakurri

---
Gurasoentzako eskolak Iparragirre ikastolan

Labayruko eskolen eskaintzaren barruan, 2017-18 ikasturtean, Iparragirre ikastolan umeen gurasoentzako ikastaroak sortu dira. Ikastola honetan 2-5 urteko umeak dagoz, Haur Hezkuntzako ziklokoak. Bilbo erdian D ereduan irakasten dabe. Aurten, gurasoen batzordeak bideratuta, 36 ikasle batu dira hiru taldetan batez be mintzamena, ahozko hizkuntza lantzeko. Azarotik ekainera bitartean, astean-astean eukiko dabez eskolak, euren premina eta mailara egokituta.

Gehiago irakurri

---
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko langileak Labayrun

Azaroaren 9, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Enara Artetxe, Jose Antonio Morlesín eta Javier Díezen bisitea izan genduan Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan. Jon Elorriagak eta Igone Etxebarriak Euskal Bibliotekako fondoak zeintzuk diran eta zertarako erabilten diran azaldu eutseen. Ostean, Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek Fundazioak daukazan kartelak erakusteaz gainera, aurrerantzean, eurok oinarri hartuta, Unibertsitateak eta Labayru Fundazioak alkarregaz egin leikiezan egitasmoen …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10