Encabezado

Labayru Gaur 301

2024-4-20

#BOTABA erronkak badaukaz irabazleak

Azkoitiko The Kilkers taldeak irabazi dau Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak alkarlanean antolatu dogun Euskal Esamoldeen Erronka. Guztira bost bideo aurkeztu dabez azkoitiarrek, eta Baldatxora bialdu eta joko haut palakin esamoldeak erabilita egindakoa izan da lehiaketako bideo irabazlea. Europako hiriburu batera joateko lau lagunentzako bidaia irabazi dabe, El Corte Inglés-en eskutik. Saria abenduaren 6an hartuko dabe, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Azokako Areto Nagusian egingo dogun sari-banaketa ekitaldian.

Gehiago irakurri

---
Aita Santi Onaindia bekako emaitzak: liburua eta bekadun barriak

Zornotzako udaletxean, azaroaren 30ean aurkeztu dira urte birik behin egiten dan Aita Santi Onaindia bekako emaitza barriak.

Gehiago irakurri

---
Amaia Iturbiderentzat poesiako "Lauaxeta saria"

Bizkaiko Foru aldundiak Euskeraren Egunean emoten dituan Lauaxeta sarietan, aurten, poesiakoa Amaia Iturbideri emon deutso, Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poesia-lana kontuan hartuta. Amaiak ibilbide luzea daroa bai poesia bai prosa idazten, baita gure artean be; izan be, Idatz & Mintz aldizkarian behin eta barriz parte hartu izan dau, sorkuntza lanak argitaratzen. Zorionak Amaia!

Gehiago irakurri

---
José Ángel Chascoren "Sierra de Toloño" lanaren aurkezpena

Azaroaren 22an Gasteizko Artium Museoko aretoan aurkeztu dabe Sierra de Toloño, nexo de la montaña y La Rioja Alavesa. Egilea José Ángel Chasco da, Etniker-Álava taldeko kidea; eta lana Euskaltzaindiak argitaratu dau.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10