Encabezado

Labayru Gaur 304

2024-4-20

Javier Viarren lana euskeratu dogu

Labayru Fundazioko itzulpen-zerbitzuak egindako lan handi bat argitaratu barri da, Javier Viarren Euskal artearen historia lana. Javier Viarrek lan erraldoia egin dau euskal artearen ikuspegi historikoa osotzen. Oraingoz ale bi argitaratu dira, lehenengo biak, baina jarraipena eukiko ei dau. Horrez ganera, edizino bikotxa egin da, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, edizino zoragarriak biak. Egileak testua gaztelaniaz egin ostean, Labayruko itzulpen-zerbitzuak ipini …

Gehiago irakurri

---
Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoko ale barria nekazaritzari buruz

Agricultura en Vasconia izenburuagaz argitaratu barri da "Atlas Etnográfico de Vasconia" proiektuko azkenengo alea. Urten barri dala, Durangoko Azokan egon da salgai.

Lan ederra da, aurreko guztien moduan. Lurraldetik lurraldera nekazaritza-paisaia asko aldatzen da, eta horregaz batera lurrean lantzeko gaiak. Liburuan hainbat gai lantzen dira: lur motak; uztak; ereitea (zer, noiz, zelan) eta lantzea, batzea; bedarra; linoa; fruta-arbolak; olibondoa eta mahatsondoa; origoa, ardaua, txakolina eta sagardaoa egitea; tresnak eta erremintak; neurriak; esku-beharra eta indarra; gurdia; mekanizazinoa; salmenta eta jabetza; siniskerak eta erritoak.

Gehiago irakurri

---
Osakidetzako langileentzako eskolak

Ikasturte honetan, gure eskolen artean, Galdakaoko ospitalean bertako beharginentzako eskolak emoten gabiz, hizkuntza-eskakizuna prestatzeko. Urrian hasi eta maiatzerarte izango dira eskolak, ospitalean bertan.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10