Encabezado

Labayru Gaur 305

2024-4-19

Jabier Kalzakortak baladen antologia argitaratu dau

Jabier Kalzakortak, herri-literaturako adituak, baladen antologia bat argitaratu dau Euskal baladak / Baladas vascas izenburuagaz, Editores Muelle de Uribitarte argitaletxean. Antologia horretan, euskal balada hautu batzuk emoten ditu, gaztelerazko itzulpenagaz. Aurkezpena abenduaren 19an egin dabe Cámara liburudendan, Bilbon. Egileagaz batera egon dira José Ramón Blanco editorea eta Josu Bijueska Deustuko Unibersidadeko irakaslea. Baladak gure herri-literaturako genero berezia da. Poema narratibo …

Gehiago irakurri

---
Eleketan programa kultura-tailerrak

Eskolako Gabon oporrak hartu aurreko egunak kultura-gaiei buruzko tailerrak egiteko egunak izan dira Begoñazpi ikastolan. Haur Hezkuntzatik hasita DBHra arte, maila guztietan egin doguz tailerrak egunotan, maila bakotxean gai bat landuta. Gabonak, lanbideak, ingurumena, kirolak, memoria... era guztietako gaiak erabili ditugu, eskolako programaren arabera aukeratuta. Adinaren arabera, gaia lantzeko metodologia be egokitu egiten da, alderdi ludikoa eta edukien transmisinoa biak …

Gehiago irakurri

---
Berrizko ondarea zabaltzen

Berrizko udalagaz batera urte asko daroagu beharren, ondarea batzen eta zabaltzen. Azken urteotan, ibilbideen ganeko bideoak egin ditugu, "Arrierreka, uraren indarra" eta "Baserria, gure zuztarrak ezagutzen". Batean erreka inguruan sortutako garapena eta industria lantzen da (olak, errotak eta argi-indar makina) azaltzen dira, eta bestean baserriaren egitura eta esangurea. Bideo horreek sarean dagoz Labayruko youtube kanalean eta Berrizko udalaren webgunean. Orain, …

Gehiago irakurri

---
Berbagunean parte hartu dogu

Bilbo erdian euskeraz jardutea da Berbagunearen helburua, urtero herri-erakundeek eta euskaltegiek eratuta. Aurreko deialdietan moduan, gure eskoletako ikasle-irakasleek parte hartu dabe ekintza horretan, taldeka-taldeka hainbat gairi buruz euskeraz berba eginez. Asko edo gitxi jakin, euskeraz ondo edo kili-kolo egin, erabiltea da erronka.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10