Encabezado

Labayru Gaur 310

2024-4-25

"Txakolinak on egin!" ekitaldia

Martiaren 21an egingo dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, urteko jardueren barri emon eta diru-kontuak onartzeko. Aurten, ganera, hiru kide Ohorezko Laguntzaile izendatuko dabez: Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta, hirurak aspaldiko kolaboradoreak bakotxa bere arloan eta neurrian. Horren ostean, hilaren 22an, "Txakolinak on egin!" ekitaldia egingo da. Aurten ondarearen urtea dala eta Atlas Etnografikoan Agricultura en Vasconia …

Gehiago irakurri

---
Hurrengo urteetarako Labayruri buruz gogoetan

Azkenengo lau urteetan Plan Estrategikoa betetzeko lan-programea beteteari emon deutsagu lehentasuna. Programa hori aurten barrikusi egingo dogu, hurrengo lau urteetarako asmoak gure egoerara egokitzeko. Aurten, beraz, orain arteko jardunbidea, lorpenak, egitekoak, eta hurrengo lau urteetarako helburuak zehazteko asmoa hartu dogu, Vesper Solutions enpresea gidari dogula. Hasita gagoz gogoeta egiten, Labayruren maila guztietan: zuzendaritza, Artezkaritza, beharginak eta laguntzaileak.

Gehiago irakurri

---
Bibliotekako laguntzaileen topaketa

Martiaren 16an, Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako laguntzaile taldea Ollerietako Zeramika museora bisitea egin genduan. Hango zuzendariak, Blanka Gómez de Segurak, erakustaldi praktikoa egin euskun jarro bat eta potiza bertan eginda. Horrez ganera museoa erakutsi eta hango piezen jatorria azaldu euskun.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10