Encabezado

Labayru Gaur 313

2024-4-19

Udako ikastaroak

Udako sasoia egokia da jente askorentzat, ikasleentzat batez be, euskera ikasteari bultzadatxua emoteko. Labayrun, urteroko moduan, aurten be uztailean eskaintza zabala egingo dogu. Hamabost eguneko txanda bitan, maila eta ikasketa modu ezbardinak dagoz eskura. Hasi planak egiten! Argibideak.  

Gehiago irakurri

---
Segundo Oar-Arteta Bizkaia Irratian

Labayru Fundazioko azkenengo Batzar Nagusian Ohorezko Laguntzaile izendatu eben Segundo Oar-Arteta. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Bizkaia Irratian, Labayrun egindako beharrez eta ibilbide profesionalaz jardun dau Libe Agirre kazetariagaz. Entzun alkarrizketa.

Gehiago irakurri

---
Javier Ortega gogoan

Javier Ortega Uribe-Echevarria (1932-2018) Labayru Fundazioaren sorreratik bertatik dago, orduan “Labayru Ikastegia” zanaren, oraingo Labayru Fundazioaren eraikuntzaz eta luzaroko ibilbideaz bat eginda. Laguntzaile izan dogu heriotzako ordura arte eta ardurarik gorenak be bere gain hartu izan ditu. Artezkaritza, “Consejo Rector” dalakoaren Buru (presidente) izan zan 1990-1993 urte bitartean, baina Artezkaritza horretako kide askoz luzaroagoan, Labayru erakunde lez eregi izan zaneko 1977. urtetik bertatik. Artezkaritzaren Burutzan, bere aurretik izan zituan Juan José Aspuru, José M.ª Mugica eta Leopoldo Zugaza jaunak.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10