Encabezado

Labayru Gaur 315

2024-3-28

Jabier Kalzakortaren 'Euskal baladak' liburukien aurkezpena

Jabier Kalzakortak Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa lana aurkeztu dau. Unibersidaderako egindako tesi-lana da berez, eta hor batu ditu orain arte ezagutzen diran balada eta balada-zati guztiak. Bere helburua jatorriko iturrietara jo eta testuak zehatz eta manipulau barik emotea izan da. Antonio Zavala zanaren lorratzetik, 75 balada-gai landu ditu. Bere ekarpenik handienetakoa da ezezagun ziran aldaerak gehitzea beste biltzaile batzuek egindako …

Gehiago irakurri

---
Euskalduna jauregian normalizazino-plana egiten

Euskalduna jauregian euskerearen erabilerarako normalizazino-plana egiteko ardurea hartu barri dogu. Lanak atal bi ditu. Alde batetik, euskerearen erabileraren ikuspegitik, egoeraren diagnostikoa egin behar da; hau da, bai barrura begira bai kanpora begira, zer egiten dan euskeraz eta zer falta dan egiteko. Horrek hainbat arlo hartzen ditu: beharginek emoten dabezan zerbitzu zuzenak, inprimakiak, hizkuntza-paisaia, eta abar. Beste aldetik, hobetu beharreko hori …

Gehiago irakurri

---
Abiau da hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko prozesua

Daborduko martxan da hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko lehenengo deialdiko prozesua, eta Labayrun be makina bat ikasle dabilz zeregin horretan. Batzuk beharragaitik eta beste batzuk zaletasunagaitik ikasturte guztia egin dabe gurean euskera ikasten. Orain, azken hileotan ikasitakoa erakusteko momentua heldu da. Joan dan astean egin dabez lehenengo azterketak; eta garagarrilera bitartean, ikasleak jo eta ke ibiliko dira euren helburua lortzeko ahaleginean.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10