Encabezado

Labayru Gaur 321

2024-4-19

Eleketan programa, euskal kultura zabaltzeko tailerrak

Gure hizkuntzaren eta kulturaren transmisinoa egiteko modu bat da Eleketan programea, umeei zuzendua eta giro ludikoan. Tailer modura hainbat eta hainbat gai lantzen dira. Informazino gehigarria: www.labayru.eus/service/eleketan-programa Honezkero Bilboko Begoñazpi ikastolan esperientzia luzea hartu dogu. Hona ikastolakoen eretxia programeari buruz.

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakortari alkarrizketa eitb.eus atarian

Herri literaturaren ikertzaile handia dogu Jabier Kalzakorta. Oraintsu Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izeneko lan ikaragarria argitaratu dau liburuki bitan. Horren harira alkarrizketa luzea egin deutsie eitb.eus atarian. Irakurri alkarrizketa.

Gehiago irakurri

---
Gaur hasi dira Labayruk eskaintzen dituen udako ikastaroak

Ekainaren 30a bitartean, bizkaiera lantzeko ikastaroak hartuko ditue hainbat gaztetxok. Hain zuzen, alfabetatzeko lehenengo, bigarren eta hirugarren maila zein EGA prestatzeko ikastaroak emongo ditu Labayruk hurrengo bi asteetan. Batez be, Bizkaieraren lerroa jagoten daben ikastetxeetako ikasleak dira udako ikastaro trinkoetan izena emoten dabenak; baina ez danak. Izan be, edonor apuntau daiteke ikastarora.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10