Encabezado

Labayru Gaur 322

2024-4-25

Labayru Hiztegia sarean dago ikusgai: hiztegia.labayru.eus. Hiztegi bikotxa da, euskera-gaztelania/gaztelania-euskera alde batetik, eta Hiztegi Fraseologikoa bestetik, hau da, esamoduen hiztegia. Erabiltzaileen ekarpenak dira gure hiztegiko corpusa osatzeko iturrietako bat, eta eskertu egin gura deutsegu euren ardurea. Bideo honetan adibide batzuk. Ekarpen guztiak ondo etorriak dira!

Gehiago irakurri

---
Eguzkiri alkarrizketa Geuria aldizkarian

Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa egin deutsie Geuria - Hego Uribeko herri komunikabidean (Geuria.eus), ekaineko alean, beste hainbat lagunegaz batera. Kultura, zinea, antzerkia, telebista eta hainbat arlotako personak alkarrizketatu dabez, hizkuntzaren eta jarduten daben arloaren ganean. Tartean da Eguzki, hainbat urtean bikoizle ibilitakoa eta euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa. Erretiroa hartuta badago be, ontxe be Euskal Telebistan haren ahotsa erreferentziazkoa da. Irakurri hemen

Gehiago irakurri

---
Beti-betiko ikastaroek ia mende erdi

Gaur hasi dira Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituen ikastaroak. Beti-betiko ikastaroak dira, eta 49. edizinoa da aurtengoa.

Alfabetatzeko hiru mailak ezeze, EGA prestatzeko ikastaroa, itzulpen ikastaroa eta Bizkaiera lantzen ikastaroa be emoten dauz Labayruk. Beraz, hurrengo aste bietan, garagarrilaren 14ra bitartean, bizkaierazko euskerea lantzeko eta hobetzeko aukerea eukiko dabe ikasleek.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10