Encabezado

Labayru Gaur 324

2024-4-18

Euskerea ikasi edo hobetu gura badozu, emon izena Labayruren eskoletan

Labayru Fundazioak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA prestau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian.

Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela. Irailaren 24an izango da, 16:00etan.

Itzulpen ikastaroari jagokonez, bi maila bereizi dira. Lehenengo mailan, euskal itzulpenerako gramatikea, oinarrizko itzulpenak eta testu-egokitzapenak landuko ditue. Bigarren mailako ikasleek landuko dabezan arloak, barriz, itzulpen tekniko-zientifikoa, itzulpen administratiboa, itzulpen literarioa eta aldibereko interpretazioa izago dira.

EGA azterketea azaroan
EGA azterketea be Labayruren bitartez egiteko aukera daukie hiru mailak gainditu dabezan ikasleek. Urriaren 1etik azaroaren 22ra izango da berori prestatzeko ikastaroa, 17:00etatik 20:30era, eta izena emoteko epea irailaren 27an amaituko da.
Ikasleek azaroaren 16an egingo dabe atariko probea, idatzizkoa 23an izango da eta 24an ahozkoa.

Gainontzeko ikastaroetan izena emoteko epea be zabalik dago. NAren fotokopia, ikaslearen fitxa eta ordainketa-ziurtagiria aurkeztu behar dira horretarako. Eskolak urritik ekainera bitartean izango dira, goizean zein arratsaldean, ordutegi zabalean. Behar dabenentzat, ikastaro trinkoak be eskaintzen ditu Labayru Fundazioak.

Argibideak.

Gaztelaniaz:

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10