Encabezado

Labayru Gaur 

2024-4-27

Badator Botabaren bigarren edizinoa

Bueltan da BOTABA lehiaketea. Euskal esamoldeen erronkak ahalik eta gazte gehienengana heltzea dauka helburu aurten be. Horretarako, indarbarrituta, barrikuntzakaz eta gogotsu dator bigarren edizinoa.

Beste behin be, Labayru Fundazioak Gaztea irratia izango dau bidelagun erronka honetan, baina ez da kolaboratzaile bakarra izango. Zuriñe Hidalgo, Alex Sardui eta Aritz Aduriz euki ebazan iaz erronka horretan bidelagun, eta aurten Botabak enbaxadoreak eukiko dauz, lehiaketa Euskal Herriko zein mundu zabaleko jentearengana heltzen laguntzeko. Hain zuzen be, Iban Garcia youtuberrak, Aitziber Garmendia aktoreak eta Isma Pereira El Conquistador del Fin del Mundo saioko lehiakide ohiak etenbako jarraipena egingo deutsie lehiaketeari euren Instagram kontuetatik.

Gazteentzat eta hain gazte ez diranentzat diseinauta dago lehiaketa, eta gaiak ipini beharrean, kategoriak dakarz aurten Botabak. Azaroan hasiko da lehiaketa, eta parte-hartzaileek gura beste bideo aurkeztu ahal izango dabez, gura beste kategoriatan. Igaz 20 segundora mugatu zan bideoen iraupena, baina oraingoan ez da mugarik ipiniko.

Igazko markak haustea da aurtengo erronka nagusietakoa. 50 bideo lehiatu ziran igaz, hainbat ekarpen batu ziran Labayru Hiztegi Fraseologikorako, eta gazteak euskerearen erabilera naturala eta jatorra oinarri dituan proiektuan inpliketea lortu zan.

Hile biko epean, webguneak 8.800 bisita baino gehiago euki ebazan. Bisitari gehienak 18 eta 34 urte bitarteko gazteak izan ziran. Promozino spotek 41.000 ikustaldi izan ebezan, eta Instagramen, astean 2.000 bisita eta 16.000 interakzinotik gora euki ebazan Botaba kontuak.

Sari nagusia, lau lagunentzako bidaia

Lehiaketak iazko mailari eutsi gura deutso eta parte-hartzaileentzako sari ederrak dakarz oraingoan be. Kategoria desbardinak bereiziko dira eta sari bat emongo da bakotxean; sari nagusia, aurten be, lau lagunentzako bidaia izango da. Igazko laukote irabazleak lau egun egin ebazan Budapesten.

Instagramen egingo da lehiaketa, baina Facebook eta Twitter kontuetan be egin leiteke beronen jarraipena. Gainera, www.botaba.eus webgunean be euskal esamoldeen erronkaren nondik norakoak eta informazino eguneratua kontsultau leitekez.

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10