Encabezado

Labayru Gaur 328

2024-4-23

Luis Manuel Peña 'Baserritik mundura' jardunaldietan

Joan dan irailaren 21ean ‘Baserritik mundura’ izeneko jardunaldia egin dabe Sarrikoko unibersidadean, Hegoa institutuak eta EHNE sindikatuak eratzen daben ‘Elikadura-burujabetza eta agroekologia. Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan’ ikastaroaren bigarren edizinoaren barruan. Helburua da hainbat gairen inguruan eztabaidatzea, horretan ibilitakoen esperientzietan oinarrituta. Bost gai erabili dira: Lurralde antolamendua: basoa eta lurraldea; Elikadura-burujabetzarako eragileen artikulazinoa; Nekazaritzako feminismoak; Nekazarien jakinduria berreskuratzea; Identidadea, …

Gehiago irakurri

---
Aurten emakumea ardatz Ondarearen Jardunaldietan

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak eratu ditu, urrirako programa zabala antolatuta. Aurtengo gaia "Ondarea, emakumeen emaria" jarri dabe, ondarearen transmisinoan eta ondarea jagoten andrazkoen balioa goratuteko helburuagaz.

Gehiago irakurri

---
Euskaraldirako prestakuntza sakona eskainiko dau Labayruk

Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia, eta prestakuntza gura edo behar dabenentzako eskaintza dauka Labayru Fundazioak. Herri zein erakunderen batek Euskaraldirako lanketa sakonagoa egin gura dabenentzako tailerrak emongo dauz Labayruk. Ikusi programa hemen. Euskal Herri osoko 300 herrik eta 75 erakundek baino gehiagok alkarlanean antolatuko daben ariketa da Euskaraldia. Eta oinarria hauxe izango da: 11 egun …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10