Encabezado

Labayru Gaur 

2024-3-29

Jabier Kalzakortaren hitzaldia urriaren 17an

Urrian zehar, hile osoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten dira Bizkaiko lurralde osoan zehar. Herri, alkarte eta erakunde askok eta askok eratu dabez ekitaldiak eta jarduerak programa horren barruan. Aurtengo gai nagusia: Ondarea, Emakumeen emaria. Labayru Fundazioa be parte da programa horretan, eta hilaren 17rako hitzaldi bat eratu dau. Gaia: Emakumeak euskal baladetan; hizlaria: Jabier Kalzakorta. Non: Labayruren Derioko egoitza, Seminarioko …

Gehiago irakurri

---
Arantzazun egon gara

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be. Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak "Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna" izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan …

Gehiago irakurri

---
Euskaraldiaren aurkezpena Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan

Urriaren 4an Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean parte hartu genduan. Lander Solozabal, Ziortza Sanz eta Ziortza Egurenek Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eutsezan han batutako entzuleei, guztira 120 baino  gehiago Aurkezpenean hainbat gai azaldu ziran: Euskaraldia zer dan, zein dan helburua, noiz izango dan, zer dan Hamaikakoa, Ahobizi/Belarriprest rolak zer diran, zelan emon izena  Euskaraldian... Saioa ederto joan zan, …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10