Encabezado

Labayru Gaur 330

2024-4-25

Emakumeen rolak euskal baladetan aztertu dau Jabier Kalzakortak

Ondarearen Europakako Jardunaldien barruan, Labayru Fundazioak eratutako hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak urriaren 17an Derioko egoitzan. Hogei bat lagun batu dira hitzaldira. Euskal baladetan emakumeen jokabide arketipikoenak agiriratu ditu hizlariak, testu hautu batzuk erabilita horretarako. Ezagutzen dan baladarik zaharrena eta barriena konparauta hasi da, andrazkoen jokabideari begira bietako parekotasunak ekarri ditu gogora. Euskal Herri osoko gaiak, testuak eta aldaerak erabili …

Gehiago irakurri

---
'Euskerazaleak' alkarteari buruzko liburua

Euskerazaleak Alkartearen sorrerako 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin zan joan dan urtean Carlton hotelean, Bilbon, hain zuzen be, alkartea eratzeko lehenengo batzarra egin zan leku berean. Harrezkero urteotako ibilbidea liburu baten jasoteko ardurea hartu genduan, eta horixe da liburu hau.

Euskerazaleak euskerea bultzatzeko sortu zan 1967an, diktadura garaian ondino, hainbat traba eta eragozpen gainditu eta ostean. Zereginen artean honeek hartu ebazan: euskerea irakaskuntzan txertatzeko lanak bideratzea, euskerazko eskolak emotea, eta argitalpenak egitea euskeraz.

Gehiago irakurri

---
Rafael Barbier jauna hil da

Rafael Barbier Iturmendi jauna hil zan Bilbon urriaren 6an, 97 urteko zala. Barbier jauna Labayru Fundazioaren Laguntzailea izan da 1985. urtetik.

Bizkaiko Aurrezki Kutxa / Caja de Ahorros Vizcaina kutxaren zuzendari izan zan 70eko hamarrurtekoan, eta bera buru zala sorrerazo eban “Departamento Cultural de la Caja de Ahorros Vizcaina / Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Kultur Ekintza” atala, Leopoldo Zugaza jauna zuzendari izango ebana Bizkaiko Aurrezki Kutxen bakuntza egin zan arte.

Rafael Barbier jauna zuzendari zala abiatu zan Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz eta bere Kultur Ekintzagaz Labayru Fundazioaren luzaroko alkarlana, batez be euskal liburu eta aldizkarien argitarakuntzan: Sutondoan bilduma eta Idatz & Mintz aldizkaria sorreratik bertatik, eta ondoren beste asko.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10