Encabezado

Labayru Gaur 339

2024-4-25

Laura Uruburu idazleak bigarren elaberria argitaratu dau: “Katigatu ninduzun librea nintzena”

Aurtengo Durangoko Azokan nobedade moduan Laura Urubururen nobela barria erakutsiko dau Labayru Fundazioak.

Amodio-kantu zahar baten kopla guztiz ezagun bat dau izenburutzat, Laura Uruburu Totorikaguena idazleak plazara dakarren elaberri barri honek: Katigatu ninduzun librea nintzena.

Labayru Fundazioak argitaratu dau, euskal narratibari eskainia dauen Urbegi sortan, bildumako hirugarren alea egiten dauela.

300 orrialde beteko elaberria da, zati nagusi bitan banatua, eta zati bakotzaren izenburutzat, euskal errefrau baten osagai bana dituela: Aurreak erakusten du / atzea zelan ibili. Narrazinoa zortzi kapitulutan atalkaturik dago, bakotxaren izenburutzat aste-egun jarraikoen izenak dituela: igandetik igandera.

Amodioa, elaberri honetan, ez da neska-mutil edo andra-gizonen artekoa, ama-semeen artekoa baino. Umetxo baten heriotzagaz hasten da istorioa, eta gertaera triste eta lazgarri horrek, amaren, Elba eleberriko protagonistaren bizitza erabat asaldarazten dau, eta bihotza eta emozinoen mundua astintzen deutsoz era bortitz baten. Noraezean ikusten dau bere burua herstura eta egonezinean; ahalmenik gabe modu galduan, zorigaitzezko zirrara eta hunkipenen ekatxean.

Gehiago irakurri

---
Urteko argitalpenak

Durangoko Liburu eta Disko Azokan urtean zehar Labayru Fundazioak argitaratu dituan liburu eta aldizkariak izango ditugu ikusgai eta salgai. Literaturan, Jabier Kalzakortaren Euskal baladak liburu bikotxagaz batera, Bitañoren narrazinoak batzen dituena, Mugarrapetik kontu kontari izenburuagaz. Idatz & Mintz aldizkariaren 64. zenbakia, separata eta guzti, Marcel Schwoben Umeen gurutzada. Jarein bilduman Jose Mari Rementeriak ondutako Euskerazko dotrinak izeneko liburua, katalogo antzera …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10