Encabezado

Labayru Gaur 344

2024-4-25

Gatikako baserriak-Caseríos de Gatika liburuxkaren aurkezpena

Urtarrilaren 29an, Gatikako Gaztetxokoan aurkeztu zan Gatikako baserriak izeneko liburuxkea. Hantxe izan ziran Leixuri Arrizabalaga alkate-andrea eta Nekane Garmendia zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare arloko arduraduna.

Liburu hau Gatikako aldea-etxeen katalogoa da. Bertan 1850 baino lehenago eraikitako 106 baserri agertzen dira. Testuak euskeraz eta gazteleraz dagoz, eta baserri bakotxak bere argazkia dauka. Lana egiteko, lehenengo eta behin artxiboen eta dokumentazinoaren hustuketea egin da. Horretarako Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bizkaiko XVIII. mendeko Sutegien Erroldak eta Foru Agiritegi Historikoan gordeten diran hainbat dokumentu aztertu dira.  

 Gehiago irakurri

---
Laura Urubururen nobelaren inguruan

Urtarrilaren 24an Bilbon, Ondori Botxo kafe-jatetxean, egin zan literatur-saioa, Laura Urubururen nobela barriaz. Katigatu ninduzun librea nintzena liburuko testu hautu batzuk irakurri ebezan Jesus Eguzkiza Eguzkik eta Dorleta Alberdik.

Hitzaldien tartean, Laura Mintegi idazle eta irakasleak, liburuko hainbat arlo aitatu ebazan, literaturaren ikuspegitik gehien baten: denporaren tratamentua, aldi ezbardinak; pertsonaien garapena; pertsonaia-bikoteen arteko hartu-emon motak, agirikoak batzuk baina ez hainbeste beste batzuk; emakumetasuna nobelan zehar; idazteko denporea eta irakurteko denporea; hizkuntza aldetik egindako ahalegina eta ekarpena.

Gehiago irakurri

---
Aditza liburuari buruz alkarrizketa egileakaz

Abeliñe Erauskin eta Gorane Intxaurraga dira Aditza. Hirugarrena liburuaren egileak, aurreko barri baten iragarri genduan moduan. Lan hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Bizkaia Irratian. Hemen alkarrizketa entzungai.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10