Encabezado

Labayru Gaur 345

2024-4-25

La Dinamita eta La Josefinaren eragina Galdakaon batzen dauen bideoa aurkeztu da

Galdakaoko Udalean prentsaren aurrean iragarri dogu hilaren 14an Galdakao industrializazinoaren ikusian dokumentalaren eta liburuxkaren aurkezpena egingo dala. Lana Udalaren enkarguz egin dogu, herriko jentearen lekukotasunakaz osotuta, eta aurkezpenean parte hartu dabe Errupin Jauregi Galdakaoko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak eta Igone Etxebarria lanaren egile legez. Konbitea zabala da, 14an, arrastiko 6:30ean, Gandasegiko eskoletako aretoan. Galdakaon XIX. mende amaieran hasi …

Gehiago irakurri

---
Eskola-umeen gurasoentzako eskolak

Euskerea ikastea prozesu bat da eta bizitzako aldi bakotxak beharrizan batzuk dakarz. Labayru Fundazioak emoten dituan eskoletan era askotako ikasleak dagoz, bakotxaren helburuaren arabera. Holako kasua da seme-alabak euskeraz ikastera bialtzen daben gurasoena. Umeei laguntzeko eta euren ikasketa-prozesua ondotik jarraitzeko premineak eraginda, berbaz ahozko komunikazinoa lantzeko ikastaroa jarri da martxan hemendik eta ikasturte amaierara Begoñazpi ikastolako gurasoen artean. Talde bi …

Gehiago irakurri

---
Martxan da oinarrizko itzulpengintza ikastaroa online

Joan dan urtarrilaren 7an jarri zan abian “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” online ikastaroa. Labayruren itzulpengintza ikastaroa online formatuan eskaini da lehenengo aldiz, eta oso harrera ona izan dau ikasleen artean. Formatu honi esker, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ikasleak batu jakuz gurera; izan be, ikastaroa edozein ordutan eta munduko edozein tokitan landu daiteke. Horren erakusgarri da gure ikasleetako bat Siberiako …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10