Encabezado

Labayru Gaur 346

2024-4-20

Galdakaon jenteaurrean aurkeztu dogu bideoa

Industrializazinoak Galdakaon euki dauen eragina jaso dogu bideo-liburuxka baten. Horren aurkezpena otsailaren 14an egin da Galdakaoko Gandasegiko eskoletan, aretoa jentez beterik dagoala. Gaia adierazteko ardatza Dinamita eta Josefina lantegien ibilbidea eta herrian euki daben eragina izan da.

Bideoa egiten parte hartu daben barriemoile gehienak egon dira aurkezpenean, baita be Bridgestone eta Maxam enpresetako arduradun gorenak be. Ekitaldia Aintzane Urkiza zinegotziak aurkeztu dau, ondo etorria emonaz hara batutako jente guztiari. Hurrengo, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak berba egin dau industria-ondareari orain arte emon jakona baino garrantzi handiagoa emotea merezidu dauala azpimarratuz.

Gehiago irakurri

---
Lopategi bertsolaria gogoan

Lopategi bertsolariaren heriotzak gomuta asko ekarri ditu egunotan hedabideetara eta agirira orokorrean. Adolfo Arejitak idatzitako artikulua Deia egunkarian argitaratu zan otsailaren 9an. Interesgarria da Lopategiren ibilbidea eta ekarpenak ezagutzeko. Irakurri artikulua.

 

---
Alkarrizketa Laura Uruburugaz

Bizkaie aldizkari digitalean Laura Urubururi alkarrizketa egin deutso Dabi Piedra kazetariak, Katigatu ninduzun librea nintzena nobelaren ganean. Irakurri hemen.

 

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10