Encabezado

Labayru Gaur 348

2024-4-24

Ander Manterolari alkarrizketa Onda Vascan

Otsailaren 25ean Ander Manterola alkarrizketatu dabe Onda Vasca irratian. Javier Vizcaino kazetariak gidatzen dauen 'Líderes de nuestra cultura' saioaren barruan, ordubeteko barriketaldia egin dabe. Saioaren helburua da kulturaren arlotik gure herriko gidari izan diranak goraipatzea. Oraingoan, Ander Manterolak etnografian eta kulturan orokorrean egindako lana ekarri dabe gogora. Labayru Fundazioak orain urte batzuk haren biografia bat argitaratu eban, Zeanuritik Euskal Herrira izenekoa, eta …

Gehiago irakurri

---
Dotrinak hizkuntza landuaren lekuko

Otsailaren 28an aurkeztu dogu BBKren Gran Viako egoitzan Euskerazko Dotrinak izeneko liburua, Jose Mari Rementeriak prestatutakoa eta Labayru Fundazioak argitaratua, BBK Fundazioaren laguntzaz.

Adolfo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak, dotrinen garrantzia azpimarratu dau hizkuntza landua edo jasoa ikasteko eta lantzeko. Hainbat urtean eskola erderaz egiten zanean, dotrinea zan euskera erabilteko testuinguru bakarra etxetik kanpora, gizarte euskaldunetan. Dotrinagileek, gainera, ze erregistro erabili erabagi behar izan dabe, eta hizkuntza idatziaren bilakaera ezin da osotu idatziok kontuan hartu barik.

Gehiago irakurri

---
Onda Vascan asteroko tartea egiten hasi gara

Hil honetan Onda Vasca irratian asteko saio bat egiten hasi gara etnografiako gaiei buruz. Hemendik aurrera, eguenetan eguerdiko 12:00ak inguruan, Labayru Fundazioan landutako etnografia eta ondareko gaiak azalduko ditu lau laguneko taldeak txandaka. Gaiok batzutan egutegiko jai-ospakizunen ingurukoak izango dira, eta beste batzuetan orokorrak.

Lehenengo saioa Akaitze Kamiruagak egin dau sarrera antzera. Entzun hemen.

Bigarrenean Luis Manuel Peñak Inauterien ganean berba egin dau. Entzun hemen.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10