Balendin Zabalo bermeotarrak batutako liburutegia hartu barri dogu. Balendin 2017an hil zan 84 urte zituala. Orain, etxeko liburutegia hutsitu dabe eta hainbat eta hainbat liburu batu dira, erlijino-gaiei buruzkoak Seminarioko liburutegirako eta euskal gaietakoak Labayruko Euskal Bibliotekarako. Gure liburutegira guztira 800 bat ale heldu dira, gai askotakoak: hizkuntza, gramatika, literatura, nazionalismoa, historia, biografiak... Hori material guztia sailkatu, eta liburutegian egon …
Gehiago irakurri