Encabezado

Labayru Gaur 350

2024-4-26

Oinarrizko itzulpen ikastaroaren bigarren edizinoa online

Euskera ikasteko eta trebatzeko online ikastaroaren bigarren edizinoa hasi barri da apirilaren 1ean. Ikastaro honen helburua itzulpen laburrak egiten ikastea eta zuzen idazten trebatzea da. Horretarako hainbat baliabide emoten dira: ortografia, hiztegiak, datu-baseak, gramatikako edukiak... Ikasleak 40 ordu emon behar ditu, gitxi gorabehera, ikastaroa egiteko. Beti eukiko dau irakasleagaz hartu-emona eta haren feedbacka, ariketen zuzenketaren eta foroaren bitartez.

Gehiago irakurri

---
Liturgiako testuen itzultzaileei omenaldia

Joan dan martiaren 28an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Liturgiako testuak euskeratzen ibilitako taldeari aitortza egin eutsien Eleizbarrutietako ordezkariek eta Euskaltzaindiak berak, azken honek erakundearen mendeurrenaren harira.

Hainbat herri-agintari bertaratu ziran: Mario Iceta Bilboko Gotzaina, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HPSko sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputadua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Bilboko Udaleko ordezkariak, Eleizbarruti guztietakoak. Areto bete lagun batu ziran guztira, itzultzaileak eurak eta, hildakoen kasuan, senide eta ondorengoak. Eguzki-lore bana emon eutsien.

Bilboko Eleizbarrutiko kultur-jardueraren ganeko bideoa emon eben bertan, Bizkaian eleizea euskerearen alde izenburuagaz.

Gehiago irakurri

---
Dialektologia jardunaldiak

Euskaltzaindiak Dialektologiari buruzko jardunaldiak egin ditu Bilboko Euskal Museoan martiaren 14 eta 15ean. Labayru Fundazioko kideek be parte hartu dabe ekitaldiotan. Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Euskaltzaindiko Hizkuntz Atlasa egitasmoaren zuzendaria da era berean, eta jardunaldiotako arduradun nagusietako bat. Izan be, bertan aurkeztu ebezan "Euskara ibiltaria" erakusketa eta Hizkuntz Atlasaren ale barria. Hona ekarri dogu Adolfo Arejitaren jarduna. Beste alde batetik, lexikografiako lanen …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10