Encabezado

Labayru Gaur 235

2024-4-25

Hemen dozue Labayru Gaur barriztauta. Webgunea aldatu dogu eta beragaz batera boletina. Facebook eta Twitter bidez be jarraitu ahal izango dozuez gure barriak.

Bide Barriak ekitaldiko hitzaldiak

Bide Barriak ekitaldian, erakundeen ordezkariek eta Fundazioaren arduradunek egindako hitzaldiak batuta argitaratuko ditugu. 2015eko apirilaren 16an Labayru Fundazioaren irudi barria aurkeztu eta Plan Estrategikoaren emaitzak agiriratu ziran kultura eta gizarteko agenteen aurrean. Han esandako berbak dira honeek. Josune Ariztondo BFAko Kultura diputadua Patxi Baztarrika EJko Hizkuntza Politikako sailburuordea Mario Iceta Bilboko gotzaina Jokin Gorozika Labayr Fundazioko Artezkaritza burua Adolfo Arejita Igone Etxebarria …

Gehiago irakurri

---
Labayru Fundazioaren aurkezpen bideoa

Bide Barriak ekitaldian Labayru Fundazioaren barri emoten dauen bideoa aurkeztu zan. Labayruren sorreratik honako ibilbidearen laburpenaz ganera, etorkizunerako erronkak azaltzen dira.

Labayru Bidebarriak Dokumentala

Gehiago irakurri

---
Labayru taldea

Labayru Fundazioak Bide barriak ekitaldian etorkizunerako erronkak aurkeztu zituen Bilbon, BBK Salan, apirilaren 16an. Euskarak gaur egun dituen premiei erantzuteko martxan jarri da erakundea. Ekitaldian herri-agintariek, erakundearen laguntzaileek eta gizarteko eta euskal kulturako eragile askok parte hartu zuten.

Gehiago irakurri

---
Jokin Gorozikaren eta Segundo Oar-Artetaren artikuluak Deian

Bide barriak ekitaldian Labayru Fundazioak aurrerantzerako hartu dituan lan-arloak aurkeztu ditu. Horren harira, Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentearen artikulua argitaratu da Deia egunkarian apirilaren 16an, eta Segundo Oar-Artetarena apirilaren 24an.

Gehiago irakurri

Gazteleraz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook