Encabezado

Labayru Gaur 236

2024-4-26

Hedabideetan jarraitzen dogu Bide barriak aurkezpenaren harira

Labayru Fundazioak aurrera begirako plana egin dau eta horren barri emoteko Bide barriak aurkezpena egin eban apirilaren 16an. Horren harira, Akaitze Kamiruagari alkarrizketa egin deutse Bizkaie! aldizkarian, Igone Etxebarriari ETBko EgunON saioan eta Adolfo Arejitari Berrian. Akaitze Kamiruaga Bizkaie! aldizkarian Igone Etxebarria ETBko EgunOn saioan Adolfo Arejita Berria egunkarian

Gehiago irakurri

---
Hiztegia

Sarean dago honezkero Labayru Hiztegi barriztua. Web barrian hiztegia be barriztauta dator, ugarituta. Alderdi teknologikoa Irontec enpresak landu dau.

Orain arteko Labayru Hiztegi elebidunari, Hiztegi Fraseologikoa gehitu jako. Hiztegi hori oindino egitasmoa da, egiten doa baina asko aberastu behar da. Ha ta guzti be, ez dago dudarik ekarpen itzela dala hizkuntza hainbat egoeratan erabili behar daben hiztun, idazle, itzultzaile eta abarrentzat.

Gehiago irakurri

---
Sabino Aranari buruzko jardunaldian egon gara

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eratuta, apirilaren 17an jardunaldi bat egin da Sabino Aranaren figura gogoratzeko. Eta Aranaren ekarpenen artean, Hendaian 1901ean euskerari buruz egindako kongresua eta harako berak prestautako hitzaldia izan da ardatza.

Igone Etxebarriak Sabino Aranak euskeraren ikuspegitik Euskal Pizkundean izan eban eragina ekarri dau gogora.

Gehiago irakurri

Gazteleraz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10