Encabezado

Labayru Gaur 237

2024-4-26

Radio Euskadiko Boulevard saioan Deriotik

Maiatzaren 12an Ander Iribar kazetaria Derion egon da, Labayru Fundazioaren barri bertatik bertara emoteko. Radio Euskadi Boulevard saioan zuzenean sartu gara. Ander Manterolak erakundearen sorrera ekarri dau gogora, Igone Etxebarriak aurrerantzerako erronkak, Akaitze Kamiruagak ondarea transmititzearen garrantzia eta Ziortza Egurenek argitaratu barri dan Labayru Hiztegiaren barri zehatza.

Gehiago irakurri

---
Zinc Shower topaketan egon gara Madrileko Mataderon

Zinc Shower era guztietako kultura-sortzaileen topalekua da, eta antolatzaileetako batek, Sara Maganek konbidauta, han egon gara maiatzaren 8 eta 9an. Berez, erakusketa da, baina azoka be bai, eta alkarregaz bat egiteko eta sorkuntzen ganeko trukeak egiteko lekua da. Aurten hirugarren urtez egin da, Mataderon, kulturarako egokitu eta errekuperau daben leku zoragarrian.

Gehiago irakurri

---
Irakasleentzako saioak Mungiako eskoletan

www.mungianzaharrakbarri.com izeneko material didaktikoari buruzko saioak emoten gabiz herriko ikastetxeetako irakasleei, materiala hobeto ezagutzeko eta zelan eta zertarako erabili daiteken erakusteko. Lana agirian dago interneten, baina orain saio praktiko honeen bitartez, eskoletan emoten dauen etekina ateratea da helburua.

Gehiago irakurri

Gazteleraz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10