Encabezado

Labayru Gaur 238

2024-3-28

Kreatibidade tailerrak

Maiatzaren 19an hasi gara Labayru Fundazioan kreatibidade tailerrak egiten. Plan estrategikoan aurrera begira egin beharrekoen artean produktuen kartera barritzea jarri genduan helburutzat, eta horretarako izango dira holango tailerrak. Lau egingo ditugu orain, bi 19an eta beste bi hilaren 25ean. Tailerron helburua da gai baten inguruan leku eta lan arlo ezbardinetatik datorren jente talde bat batu eta gai horri buruz ahalik eta idea gehien ateratea. Idea guztion artean batzuk baino ez dira izango egingarri, eta horreetatik be lehentasunak erabagi beharko dira.

Gehiago irakurri

---
Andoni Busquet Basauriko alkatearen berbak

Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan maiatzaren 14an egindako aurkezpenean, Andoni Busquet Basauriko alkateak egindako hitzaldia.

Arrasti on gaurko kantaldian parte hartuko dozuen guztioi, eta eurekaz etorri zarienoi; arrasti on ZUZTARRETATIK AHORA proiektu honetan aurrera egiten eta oraingo honetan aurkeztuko dogun ibilbide toponimikoa prestatzen lagundu eta hona etorri zarienoi (San Migelen izan doguzan informante edo lekukoei, Finagako San Martin Anaidiari eta Baskonia Mendi Taldeari);  arrasti on hemen zagozen guztioi. Gugaz bat egin gura izan dozue gaur hemen izango dogun herri-kantaldian eta ZUZTARRETATIK OINEZ izeneko bideoaren aurkezpenean.

ZUZTARRETATIK AHORA Nerbioi Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa batu eta berreskuratzeko proiektua da.

Gehiago irakurri

---
Adolfo Arejitaren berbak Basauriko lanaren aurkezpenean

Maiatzaren 14an Basauriko Social Antzokian Labayru Fundazioak egindako bideo bat aurkeztu zan. Herriko auzo batzuetatik igaroten dan ibilbidean hainbat jakingarri sartu dira lekuotako ondareari buruz. Aurkezpen ekitaldian, Labayruren izenean, Adolfo Arejitak hitzaldi hau egin eban.

Guk ez dogu Basauri lez ezagutu oin hemen gagozan herri hau. Baina izenak ondo agiri dau, lehenagoko denporetan baso artean eregitako etxe moltso txiki bat zala, uri txikitxu bat. Etxe moltso hori herri egin zan, herri txiki lehenengotan, hor Ibaizabal edo Nerbioen gora dagoan San Migel eleizearen inguruan: San Migel Basauriko.

Gehiago irakurri

---
Basauriko auzoak ezagutzeko bideoa aurkeztu dogu

Maiatzaren 14an Basauriko Social Antzokian aurkeztu da Labayru Fundazioak egindako bideoa. Ordu laureneko iraupeneko bideo horretan, Basauriko auzune batzuk ezagutzeko ibilbidea erakusten da. Familian egiteko moduko ibilaldia agertzen da bertan, baina bide batez parejeon ganeko barriak emoten dabez bertako lekukoek.

“San Migel - Finaga - Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen” izenburuak erakusten dau nondik nora doan bidea. Hona bideoa ikusteko lotura: San Migel - Finaga - Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen

Gehiago irakurri

Gazteleraz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10