Encabezado

Labayru Gaur 

2024-4-26

Labayru Hiztegien aurkezpen praktikoa

Labayru Fundazioak atsegin handiaz egiten deutsu konbita sareratu barri dogun Labayru Hiztegi Fraseologikoaren eta horren webgune barrituaren aurkezpen-tailerrera.

Non: Batzar Nagusien aretoa (Hurtado Amezaga, 6, Bilbao)

Noiz: Ekainaren 2an, goizeko 9:30etatik 11:00etara

Norentzat: profesionalentzat, irakasle, itzultzaile, teknikari...

Doan, baina izena emon behar da: idazkaritza@labayru.org, 94 406 01 71

Hiztegia

Webgune barrian gure hiztegi biak kontsultau leitekez:

Labayru Hiztegia (euskera-gaztelania/gaztelania-euskera) euskararen ezinbesteko kontsultarako corpus osatua da. Euskera baturako onarturik dagozan berbakaz batera, bizkaiera idatzirako finkatu diran hitzak be badakarz, eta bien arteko lokarriak sendoagotzea dau helburu nagusietako bat.

Labayru Hiztegi Fraseologikoa (gaztelania-euskera) hiztegi orokorren eta batez be Labayru Hiztegiaren beraren beharrezko osogarria izatera dator, eta orain arte nahikoa landu bako fraseologiaren arloa sakon jorratzen dau. 3.500 erdal lokuzinotik gora batzen ditu eta 18.000 euskal ordain inguru emoten dira. Ahozkotasunari aparteko balioa autortu deutsagu lan honetan, tradizino idatziari be ardura handia hartuta.

Hiztegiok kalidadeko euskera biziaz eta aberatsaz jarduteko hainbat baliabide eta aukera eskeintzen dabez. Euskerea lan-tresna dabenai eta hizkuntza bera ikasten dabilzan guztiei zuzenduta dagoz.

Tailerrean, hiztegi bitzuon ezaugarriak eta edukina  azalduko doguz, webguneak dakarzan barrikuntzakaz batera.

Ekainaren 2an, goizeko 9:30etik 11:00etara, emongo dogu horren guztiaren barri Bilbon, Batzar Nagusien aretoan. Tailerrean, Adolfo Arejita Labayru Fundazioaren zuzendariak eta Ziortza Eguren Lexikografia taldearen arduradunak parte hartuko dabe.

Etortekoa bazara, erantzun eiguzu Idazkaritza@labayru.org helbide elektronikora edo 94 406 01 71 telefonora deitu.

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10