Encabezado

Labayru Gaur 239

2024-4-26

Udako ikastaroak Labayrun

Aurten be udako ikastaroak eskaintzen ditu Labayru Fundazioak, euskerako maila guztiak ikasteko: euskalduntze eta alfabetatze mailak, EGA prestetako ikastaroa, itzulpengintza... Aste biko ikastaro trinkoak dira, goiz eta arratsaldez astelehenetik barikura eta zapatuan goizez. Datak: ekainak 15-27 eta ekaintzak 29-uztailak 11. Ekainean zehar egin daiteke matrikula ikastaro bietarako.

Gehiago irakurri

---
Labayru Hiztegien aurkezpena profesionalentzat

Ekainaren 2an, Batzar Nagusien aretoan Bilbon, aurkeztu doguz sareko Labayru Hiztegi biak: Labayru Hiztegi elebiduna, eta Labayru Hiztegi Fraseologikoa. Elebiduna orain arte be egon da sarean, orain Fraseologikoa gehitu jako, baina web orria osorik barriztau da.

Ziortza Eguren lexikografia lan-taldeko buruak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak egin dabe aurkezpena.

Gehiago irakurri

---
Mikoleta ipuin-leihaketako sari-banaketa

Bilboko Udalak urtero moduan aurten be eratu dau Bilboko eskolen artean Mikoleta ipuin-leihaketa. Adin-tarteak kontuan hartuta, hiruna sari aukeratzen ditu epaimahaiak. Testuok, eta epaimahaiak akzesit modura aukeratutakoak, liburu baten jasota argitaratzen dira. Beraz, beste sari hau be hartzen dabe parte hartzaileek. Maiatzaren 27an egin zan Bilboko udaletxean sari-banaketa, Ibon Areso alkatea, Sabin Anuzita Euskerako zinegotzia, eta Udabaltza osotzen daben ganerako taldeetako …

Gehiago irakurri

---
Sorkuntza-tailerrak Labayrun

Sorkuntza-tailerrak egiten gabiz Labayru Fundazioan, gure egitekoak eta egitasmoak finkatu eta barriztetako gogoan. Lehengo astean bi egin ostean, maiatzaren 25ean beste bi egin ditugu: bata gazteak euskera gehiago erabilteko eta erabilten daben hori aberatsagoa izan daiten; bestea diziplina askotako sortzaileakaz, alkarlana ia egin geinken.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.org - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10