Encabezado

Labayru Gaur 248

2024-4-19

Mungiako herri ondarea gizarteratzen

Joan dan eguenean, urriaren 22an, Mungiako Udaletxeko Elkartasuna Aretoan, Herri Ondareko Katalogorako fitxa digitalen aurkezpena egin zan. Han alkartu ziran Mungiako Udaletik, Alaitz Erkoreka euskera zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare Ataleko arduraduna. Eurekaz izan ziran lekuko batzuk, familia-artekoak, kultur taldeen ordezkariak eta herritarrak.

Hona bideoan Mungiako ondarea

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakortaren hitzaldia

Jabier Kalzakortak “Olak eta burdingintza euskal literaturan” izeneko hitzaldia egin dau Ondarearen Europako Jardunaldien barruan urriaren 22an. Garai bateko Euskal Herriko ibai-ertzetan era bateko eta besteko olak egozan. Ola handiak baziran zeharrolak izendatzen ziran, olak txikiak baziran, tiraderak edo olatxoak. Ibaiaren urak anteparan gorde eta uraren bidez olagizonek olako gabi-ardatza eta hauspoak erabiliz mea garbitu eta burdina moldatzen eben. Olak …

Gehiago irakurri

---
Burdinea Mape errekan bideoa

Busturian dago Mape erreka. Haren ganeko bideoan, herrian burdineak euki dauen garrantzia erakusten da. Hona bideoa bera: Burdinea Mape errekan

Gehiago irakurri

---
Busturiko Mape errekaren inguruko ondarea bideoan

“Burdinea Mape errekan” izeneko ibilbide bideoa aurkeztu eben Labayru Fundazioak eta Busturiko Udalak, Altamira auzoko kultura etxean, urriaren 16an, barikuz, iluntzeko 7:30etan, 2015eko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan burdinea ardatz dala Bizkai mailan urri honetan eratu dan egitarau zabalaren barruan.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10