Encabezado

Labayru Gaur 250

2024-5-8

Bizkaia Irratiak Ander Manterolari makila emon

Bizkaia Irratiak 25 urte bete dituala-ta, hainbat ekitaldi egin dabez ospatzeko. Azaroaren 6an Boroa jatetxean batu dabez behargin guztiak, aurrekoak eta oraingoak, erakundeetako ordezkariak, Eleizbarrutiko eta kulturako erakundeen ordezkariak... Ekitaldi horretan irratiaren ibilbidean zertan edo hatan parte izan diran persona batzuk omendu dabez, euskal makila bat emonaz. Lehenengoa Juan Mari Iraolagoitia, Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria; entzuleen izenean Dimako Pantxike; programagileen …

Gehiago irakurri

---
Zorionak, Bizkaia Irratia!

Bizkaia Irratiak 25 urte bete ditu. Horren atxakian hainbat ekitaldi egin dabez, tartean dala 25 orduko emisino etenbakoa. Ez da edozer gauza hori gero! Gu be eurakaz egon gara; izan be, 2015ean egitasmo bat daroagu alkarregaz: Bizkaia Irratiko audio-artxiboa digitalizau eta edukiak katalogatzea.

Lana bidean dago, baina urriaren 31an irrati bidez emon eban orain artekoaren barri Igone Etxebarriak.

Artxibo horretan guztira 627 zinta dagoz, hainbat formatotakoak: Revox, kaseteak, pelikula modukoak… Hau da, digitalizazinoaren aurretik erabilten izan diran euskarriak. Zaharrenak 1983koak dira eta 2001era artekoak dagoz.

Gehiago irakurri

---
Gurutzi Arregi saritua

Bilboko Eleizbarrutiak ‘Carmelo Etxenagusia’ Ohorezko Aitamena sortu dau Bizkaian hainbat kultur arlotan ibilbide zabala egin dauan jentearen lana saritzeko. Lehenengo deialdian hiru arlo ezbardinetan ibilitako hiru persona saritu dabez: Félix García Olano, komunikazinoan; Benito Ansola, Kultura eta Fedean, eta Gurutzi Arregi Ondarean egin daben ekarpenagaitik.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10