Encabezado

Labayru Gaur 253

2024-4-20

Ortzadar sariaren barria Deian

Deia egunkariak honetara jaso dau Ortzadar saria Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari emoteko ekitaldia: deia.com/2015/12/06Ortzadarren omenaldia

Gehiago irakurri

---
Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari Ortzadarren omenaldia

Noticias Taldeak eta Deia egunkariak Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari gorazarre egin deutsie abenduaren 5ean Durangon, Kurutzesantu museoan. Ekitaldian Iñaki Mendizabalek eta Bingen Zupiriak alkarrizketa egin dabe Ander Manterolagaz eta Igone Etxebarriagaz. Anderrek Labayruren hasierako egoera eta baldintzak ekarri ditu gogora, beste erakutsi jakingarri batzukaz batera. Igone Etxebarriak etorkizunera begira betebeharrei egokitu beharra azpimarratu dau. Hainbat jente batu da ekitaldira, …

Gehiago irakurri

---
'Laukiz Bizimodua eta ohiturak' liburu barria

Abenduaren 3an Laukizen egon gara Laukiz Bizimodua eta ohiturak liburua aurkezten. Bertan parte hartu dabe Salvador Artaza alkateak batetik, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak eta Akaitze Kamiruaga Ondare arloaren arduradunak bestetik. Horrez ganera, liburuko informazinoaren iturri izan diran lekukoak be bertan izan dira. Aurkezpenean bideo labur baten lekukoen grabazino batzuk erakutsi dira, liburuko informazinoa zelan batu dan ikusteko. Baina …

Gehiago irakurri

---
Berrizen "Arrierreka Uraren indarra" bideoa aurkeztu dogu

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza egiten dira euskeraren alde. Berrizen, Labayru Fundazioak egindako bideoa aurkeztu dogu abenduaren 2an. Izenburua hauxe da: "Berriz. Arrierreka. Uraren indarra". Hogeta bat minutuan, Arrierrekaren ondotik goazela, Berrizen erreka horren uraren indarraz hornidutako teknologia ezbardinen bilakaera ikusiko dogu.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10