Encabezado

Labayru Gaur 255

2024-4-19

Jabier Kalzakortaren tesirako 'cum laude' eskatu dau epaimahaiak

Abenduaren 21ean aurkeztu dau Jabier Kalzakortak tesia Jesus Antonio Cid, Adolfo Arejita eta Charles Bidegainek osotutako epaimahaiaren aurrean. Euskal baladen errepertorioa finkatu eta zabaldu gura izan dau eta zeregin horretan emon ditu bere lan-urteetako ordurik gehienak. Corpus handia be handia biribildu dau. Jesus Antonio Cid epaimahaiburuak esan deutsan moduan, bere lanaren aurrekoa eta ondorengoaz berba egin beharko da aurrerantzean. Berrogeta …

Gehiago irakurri

---
Ibilaldia Galdakaon bideoa aurkezteko

Aurten, bigarrenez, ibilbide bat erakutsiz bideo bat egin dau Labayru Fundazioak Galdakaoko Udalarentzat. Oraingoa Bekea, Arteta, Lekue, Usansolo, Labeaga eta Urgoiti auzo eta auzuneak erakusten dira. Bideoak erakusten dauen bidea egiteko deia egin dabe Udaletik abenduaren 20rako. Taldetxu batek bidea egin eta gero, bideoan agertzen diran lekukoei eskertu egin deutsie parte hartu izana. Aurkezpenean hainbat jente batu da. Bideoaren helburua …

Gehiago irakurri

---
Akaitze Kamiruaga eta Miren Atutxa ETBn, ondarea zabaltzeko bideoen barri emoten

2015ean Labayru Fundazioak hainbat lan egin dau Bizkaiko udalentzat herriko ondarea zabaltzeko. Horreen artean, bideo baten bitartez ibilbide bat erakustea izan da arrakastatsuenetakoa. ETBko Azpimarra saioan lan horren barri emoten egon dira Akaitze Kamiruaga, Labayruko Ondare atalaren arduraduna, eta Miren Atutxa, Galdakaoko Udaleko euskera teknikaria eta Nerbioi-Ibaizabal aldeko herrien arteko koordinatzailea. Hemen bideoa osorik: Akaitze Kamiruaga eta Miren Atutxa ETBko Azpimarra …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10