Encabezado

Labayru Gaur 256

2024-4-19

Arakaldon 'Zuztarretatik oinez' egitasmoko bideoaren aurkezpena

'Zuztarretatik oinez' egitasmoaren barruan Nerbioi-Ibaizabal inguruko bederatzi herritan egin ditugu ibilbideak erakusteko bideoak, herri bakotxerako bat. Arakaldokoa barikuan, urtarrilaren 29an aurkeztuko da, arrastiko 6:30etan, udaletxean. Arakaldo. Herri txiki handia dauka izenburua, eta Ibarretxe, Elexalde, Madariaga eta Kukutza auzoetatik egiten dau bidea. Arakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutzera emoteko, eta aldi berean naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura …

Gehiago irakurri

---
Euskeraz berbaz Bilbo erdian egun osoan

Bilboko Alondegia euskeraren etxea bihurtu da urtarrilaren 21ean, laugarren urtez egin dan Berbagunean. Egun osoan zehar hainbat eta hainbat lagunek ipini deutsie ahotsa gure hizkuntzari. Hobeto zein txarrago egin, hemengo zein hango euskera erabili... helburua Bilbo erdi-erdian, uriaren bihotzean, euskera parra-parra eta normaltasun osoz komunikatzeko hizkuntza bihurtzea izan da. Labayru Fundazioak aurrekoetan moduan aurten be parte hartu dau, ganerako erakunde, …

Gehiago irakurri

---
Labayru Fundazioa euskerearen txantxangorriagaz

Euskeraren aldeko kanpaina zabaldu dabe Euskadiko herri-erakunde nagusiek. Txantxangorriaren irudia aukeratu da euskera erabilteko konbitea gizarte osora zabaltzeko. Horren aurkezpena urtarrilaren 16an egin da Donostiako San Telmo museoan, bertan direla euskal gizarteko arlo guztietako ordezkariak: kultura, kirola, ekonomia, gizartea, herri aginteak, pribatuak... Labayru Fundazioak be bat egiten dau euskera erabilten laguntzeko ahaleginean, danon artean egoera edo testuinguru guztietan gure hizkuntza …

Gehiago irakurri

---
Artxiboen arduradunak Bilbon

Euskal gaien gaineko artxiboen arduradunek alkarregaz behar egiten dabe aspalditik. Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekaren, Sancho el Sabioren eta Lazkaoko beneditarren artxiboetan euskal kultura eta historiari buruzko dokumentazino asko be asko batzen da, euskarri mota guztietan: kartelak, liburuxkak, pegatinak... Liburuak eta aldizkariak ezeze, paper solte xumeak dira sarritan informazino horren euskarriak. Artxibootako arduradunek EuskoDok erakundea daukie lagun zeregin horretan. Urtarrilaren 8an …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10