Encabezado

Labayru Gaur 258

2024-3-28

EGA azterketak liburuan argitaratuta

Labayru Fundazioa zentro homologatua da EGA azterketa egiteko. Urtean deialdi bi egiten ditu, eta azterketak balio ofiziala dauka. 2009 eta 2013 bitartean egindako azterketak liburu baten argitaratu dira orain, hurrengo deialdietara aurkeztu gura dauenak ariketatzat erabili ahal izateko. Ariketa idatziak ez eze, entzumena neurtzekoak prestau ahal izateko, CD bat dauka liburuak. Audioak entzun eta jagokiezan ariketak egiteko erea eukiko dabe …

Gehiago irakurri

---
Jokin Gorozika Bilboko Udaleko Euskararen Aholku Batzordean

Bilboko Udalak Euskeraren Aholku Batzordea eratu dau, euskerari buruz Udalaren aholkulari izateko. Kideen artean Jokin Gorozika dago, Labayru Fundazioko presidentea eta EHUko Ingenieritzako irakaslea. Jokinek ibilbide luzea dauka euskeraren munduan, itzultzaile, irakasle eta ikertzaile moduan. Lanbidez ingeniaritzan doktorea da, irakasle dihardu Bilboko Eskolan, eta eskolak euskeraz emoten ditu. Ibilbide horretan, Eusko Jaurlaritzako Euskeraren Aholku Batzordeko kide dala gogoratu beharko litzateke. …

Gehiago irakurri

---
Galdakaoko ondarea zabaltzeko bideo barria

Labayru Fundazioak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideoa aurkeztu barri da. Bertan, 'Galdakao. Mozoiloa eta kukua' izenburuagaz, hamabost minutuko bideoan hainbat jakingarri emoten dira ibilaldiak zeharkatzen dituan lekuei buruz. Bekea, Arteta, Lekue, Usansolo, Labeaga, Urgoiti auzuneak, batetik besterako tarteak eta lekuotako ondasunak eta ondareko edukiak labur eta egoki erakusten dira. Honezkero Youtuben ikusgai dago helbide honetan: Galdakao. Mozoiloa eta kukua

Gehiago irakurri

---

Gaztelaniaz:

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10