Encabezado

Labayru Gaur 261

2024-4-24

'San Antonen kili-kili' bideoa

XX. mendearen erdialdean, 50-60ko hamarkadetan, euskalzaletasunak gorakada handia egin eban orokorrean. Bilbora etorrita, San Anton eleizaren inguruan gune garrantzitsu eta eragin handikoa sortu zan, don Klaudio Gallastegi parrokoaren gerizpean. Giro eta inguru horretan sortu zan Kili-Kili. Horri buruzko bideoa egin dau Labayru Fundazioak, Euskal Museoko erakusketan ikusgai dagoana. Sakatu hemen ikusteko.

Gehiago irakurri

---
Kili-Kiliren ibilbideari buruzko liburua

Euskal Museoko erakusketagaz batera, liburutxu bat argitaratu dogu Kili-Kiliren ibilbideari buruz. Museoan bertan salgai dago, eta liburudendetan laster. Katalogoa baino gehiago liburua da. Jesus Eguzkiza Eguzki, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarriaren artean osotuta dator. Kili-Kiliren inguruan jente asko eta asko ibili da, hainbat ekintzatan, hainbat sasoitan... eta horren laburpena izan gura dau. Testuagaz ezeze, argazkien bidez ondo adierazten da zelako mobimentua …

Gehiago irakurri

---
'Kili-Kili. Euskera pozgarri' erakusketa Euskal Museoan

Martiaren 18an zabaldu da 'Kili-Kili. Euskera pozgarri' izeneko erakusketa Bilboko Euskal Museoan. Kili-Kilik aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori dala-ta, ibilbide horretako mugarri nagusiak ikusgai dagoz bertan: jarduerak, egileak, laguntzaileak, argitalpenak etab.

Hemen argazkiak ikusgai.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10