Encabezado

Labayru Gaur 

2024-4-26

"Kili-Kili barru-barrutik" hitzaldia Euskal Museoan

Apirilaren 21ean, arrastiko 7retan, "Kili-Kili barru-barrutik" izeneko hitzaldia egingo dabe Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Euskal Museoan "Kili-Kili. Euskera pozgarri" izeneko erakusketa dago ekainera arte ikusgai. Hitzaldia haren osagarri izango da.

Hiru hizlari izango dira, hirurak Kili-Kilin buru-belarri ibilitakoak, baina garai eta zeregin ezbardinetan.

Gehiago irakurri

---
Ugaoko herri ondarea bideoan

Ugao-Miraballesen ibilbidea eginaz ezagutuko dogu herriaren barri. "Udiarragako Ama Birjinaren aterpean" izenburuagaz, hamaika minutuko bideoan, hainbat jakingarri jasoko dogu. Zuztarretatik oinez egitasmoaren barruan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herriek egin daben lana da. Urigunean egindako ibilaldi laburra da, kaleartekoa. Tren geltokian hasi, Udiarragako ermitea ikusi, kale artetik Usilako zubiraino eta errekaren beste aldetik udaletxean amaituko da ibilbidea. Bideoa ikusi.  

Gehiago irakurri

---
Zaha Hadid Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekan

Zaha Hadiden heriotza ezustean etorri da martiaren akabu honetan. Hori dala-ta, Euskal Herriagaz euki dauen hartu-emona gogoan dala, hedabideetan hainbat aitamen ikusi dogu. Izan be, Zorrotzaurren eta Durangon egitasmo potoloak euki ditu egiteko, hirigintza aldetik eragin handikoak. Hartu-emon horreen lekukotasuna han eta hemen dago, baita gure artxiboan be. Rafael Batarritak Labayru Fundazioari emondako fondoan era askotako bideo-grabazinoak dagoz, tartean Zaha …

Gehiago irakurri

---
Eguzki, 'Kili-Kili'ri buruz

Bizkaie! aldizkari digitalak alkarrizketa luzea argitaratu dau Jesus Eguzkiza Eguzkiri eginda, Kili-Kiliri buruz. Eguzkik Kili-Kiliren sorreran bete-betean parte hartu eban. Eta ez sorreran bakarrik, gerora be Kili-irratia berak egiten eban. Luzaroko hartuemona euki dau Retolazagaz eta Kili-Kiligaz, eta horren barri emoten dau alkarrizketa honetan. Alkarrizketa. Horrez ganera, Kili-Kiliri buruzko erakusketaren barri beste hedabide honeetan be emon dabe. Deia egunkarian. Euskadi …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10