Encabezado

Labayru Gaur 266

2024-4-19

500 deskarga bost egunean

Labayru hiztegien aplikazinoaren barri emon eta berehala zabalkunde handia hartu dau. Bost egunean 500 deskargara heldu da. Gaur egun sakeleko telofonoa erabilten dogu gehien, ordenagailua baino gehiago, eta hori gero eta gehiagora doa. Horregaitik guztiz praktikoa da beti  konsultalekua eskura eukitea. Erabiltzaileen aldetik eretxi onak hartu ditugu, ondo doalako eta erosoaz ganera doakoa dalako.  

Gehiago irakurri

---
Labayru Hiztegiak mugikorretan internet barik eta doan

hiztegia.labayru.eus aurkeztea barrikuntza handia izan zan, euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dogu. Aplikazinoa Irontec enpreseak garatu dau, eta telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

Gehiago irakurri

---
Etxebarriko ondarea ezagutzen

Etxebarri Bilbo ondoan dago, horregaitik beharbada, XX. mendean industrializazinoaren eragina indartsu be indartsu bizi izan eban. Urte gitxian aldaketa handia egin dauen herria da. Horregaz konturatuta, Udalaren aginduz, "Etxebarri: Kukuzaharretik Kukutxora" izeneko bideoa egin dogu.

Ikusi bideoa.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10