Encabezado

Labayru Gaur 

2024-5-8

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioaren arteko lan-hitzarmena sinatu dogu

Labayru Fundazioak lau urterako hitzarmen-markoa sinatu dau maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailagaz. Hitzarmen horren arabera, urtero-urtero erakundeek diru bat jarriko dabe lan-programa bat beteteko. Lan-programa hori euskerearen corpusa jaso, gorde, ikertu eta zabaltzeagaz lotuta dago, batez be lexikografiara bideratuta.

Aurkezpenean hizlari guztiek goratu dabe herri-erakundeen arteko eta erakunde publiko-pribatuen arteko alkarlana. Alkarlan zintzoa, aspalditik datorrena eta emaitza oparoak ekarri dituena aurreko urteetan.

Gehiago irakurri

---
Zaratamoko ondarea ibilbide baten bitartez

Labayru Fundazioak 'Zaratamo, oinak uretan burua lainoetan' izenburuko bideoa egin dau. Hamar mitutuko bideo horretan, ibilbide baten bitartez, Zaratamoko auzo batzuk ezagutzeko aukera emoten da: Elexale, Atxiturri, Semenimendi, Goikiri. Lekuak ezeze, bidean goazela topauko ditugunak berbagai hartuta, herriari buruzko hainbat jakingarri be emoten dira, etxeak, eraikinak, arbolak, basoak, bideak, bizibideak eta abar. 'Zuztarretatik oinez' egitasmoaren barruan, Zaratamoko Udalak eskatuta egindako …

Gehiago irakurri

---
'Kili-Kili'ri buruzko erakusketa dala-ta

'Kili-Kili'ri buruzko erakusketa ikusgai dago ondino Euskal Museoan Bilbon. Gai hori hartuta alkarrizketa egin deutsie Akaitze Kamiruagari Hiruka aldizkarian maiatzaren lehenengo hamabostaldiko 58. zenbakian.  

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10