Encabezado

Labayru Gaur 268

2024-3-29

Alberto Onaindia gogoan

Alberto Onaindia zana gogoan hartu dabe Bidebarrietako liburutegian mahai-inguru baten maiatzaren 24an, Unesco Etxeak eratuta aurrendari nazinoartekoenak ezagun bihurtu guran. Ruper Ormaza moderadore, eta Adolfo Arejita, Iñaki Goiogana eta Koldo Ordozgoiti hizlari dirala, haren biografia, ekarpen historikoa eta artxiboa gai hartu eta hainbat jakingarri garandu dabez: bizitzako ibilaldiak, abade betekizunek nora eroan eben, Agirre lehendakariaren aholkulari zala egindakoak, nazinoartean euki ebazan gorengo mailako hartu-emonak, irrati-gizon aurreratua...

Hiru hizlariok jakitun-jakitunak dira gai horretan eta guztiz interesgarria izan zan saioa. Koldo Ordozgoitik, gainera, irrati-tarteak entzuteko ekarri zituan. Alberto Onaindiaren ahotsa zuzenean entzutea zirraragarria izan zan.

Gehiago irakurri

---
Labayru Fundazioan bisitan

Maiatzaren 24an, Labayru Fundaziora bisitan etorri dira Naiara Ardanaz, Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren arduraduna eta Etniker-Nafarroako burua; Anton Erkoreka, Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntzaren Goti Museoaren zuzendaria eta Etniker Bizkaia taldeko kidea; eta Enrique Aramburu, botikaria eta Plentziako Farmazia-Museoaren arduraduna. Bisitaldi horretan, Euskal Biblioteka ikusi eben, lan-batzarra egiteaz ganera.

Gehiago irakurri

---
Basauriko ondarea ezagutzen

Basauri ezagutzeko bideo bi egin ditugu Udalak eskatuta. Ibilbide baten bitartez, auzoetatik paseoa egin gura dauenak, bidean ikusiko dituanen barri izango dau bideoan. Basauri asko aldatu da, goitik behera, XX. mendearen industrializazino gogorreko urteetan. Gero be, uholdeek batetik eta krisi ekonomikoak bestetik, aldaketa handiak ekarri deutsiez. Lehengo eta oraingo Basauri ezagutzeko modu polita da, bertakoentzat zein kanpokoentzat. Kaminotik pasaukeran ikusten …

Gehiago irakurri

---
José Julián Bakedanori omenaldia

            Ander Manterola, Jose Migel Barandiaran, José Julián Bakedano eta Gurutzi Arregi. Axlor, Dima, 1973-07-10.   "José Julián Bakedano. Etenaldirik gabe / Sin pausa" izenburuagaz, omenaldia egin deutsie Azkuna Zentroan maiatzaren 18tik 26ra bitartean. Bakedano Arte Eder Museoko zinematekako programadorea izan da urte askota, gero Azkuna Zentroan jarraipena hartuta. Horrezaz ganera, zinegilea be badogu, eta …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10