Encabezado

Labayru Gaur 269

2024-4-27

Udako ikastaroak

Labayru Fundazioak Udako Euskal Ikastaroak iragarri ditu. Aurten be bagila-garagarrila bitartean hamabostaldiko ikastaro bi eskainiko ditu. Alfabetatze eta euskalduntzeko ikastaroak ezeze, beste gai bereziago batzuk be eskaintzen dira; esaterako, itzulpenak EGA prestetakoa edo bizkaiera lantzekoa. Ikastarook egin ostean ikasleek EGAko azterketa Labayrun bertan egiteko eukiko dabe. Udako Euskal Ikastaroak.

Gehiago irakurri

---
Adolfo Arejita Omaetxebarriaren liburua aurkezten

Maiatzaren 27an aurkeztu da Ignacio Omaetxebarriaren (1909-1995) Euskara barrutik Estudios de lingüística vasca izeneko liburua Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Orain arte sakabanatuta egon diran artikuluen bilduma bat da, hizkuntzaren historia, gramatika, onomastika eta euskal kulturari buruzko lanak batzen dituana. Ekitaldian, José Mª Gorroño Gernikako alkateak harrera-berbak egin ostean, Andrés Urrutia euskaltzainburuak egilearen ganeko jakingarri batzuk emon ebazan. Adolfo Arejita, Labayruko zuzendariak, liburuaren aurkezpenaren egilea  dala, lanon …

Gehiago irakurri

---
ADRAtan Kultur Elkartearen bisita

Maiatzaren 26an ADRAtan Urduñako Kultur Elkarteko lau kideren bisita hartu genduan Labayru Fundazioan. Elkarte horretan Urduñako uriko etnografia batzen dihardue. Lehenago be euki izan dabe hartu-emona Labayru Fundazioko Etnografia sailagaz eta Euskal Herriko Atlas etnografikoaren zuzendaritzagaz, eurak egin beharreko inkestetarako lan-metodologian aholkua emoteko. Elkarteak aldian-aldian batzarrak egiten ditu uriko memoria historikoa gordetako, Urduñako lanbideak, erakundeak, alkarteak eta abar aztertuz.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
 Faxa: +34 94 443 77 58Faxa: +34 94 406 01 73Tel.: +34 94 607 72 10