Encabezado

Labayru Gaur 270

2024-4-24

EGA azterketarako deialdia

Labayru Fundazioak EGA azterketarako deialdia egiten dau urtean birritan, uztailean eta urrian. Aurtengo lehenengo deialdirako izena emoteko epea zabalik dago ekainean zehar. Azterketa egunak uztailaren 12 eta 14 izango dira, gure Boluetako egoitzan bertan. Gogoan hartu, azterketara aurkeztu ahal izateko gure ikastaroa eginda euki behar dala, eta horretarako aukera dago ekainaren 27tik uztailaren 9ra bitartean. Izena emoteko aldia zabalik dago.

Gehiago irakurri

---
Urrezko Luma saria Andres Urrutiarentzat

Bilboko Liburu Azokaren programaren barruan, hilaren 7an Andres Urrutiari 'Urrezko Luma' emon deutsie. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendariak emon deutso saria. Andres Urrutia urte askoan dabil euskeraren inguruko zereginetan buru-belarri beharren ekinean. Euskaltzainburua da, eta horrez ganera, notario moduan bere lana euskeraz egiteko eta zuzenbidean euskerea normalizetako lan handia egin dau. Euskalgintzako beste alkarte eta erakunde askotan …

Gehiago irakurri

---
Kili-Kili erakusketa

Kili-Kili. Euskera pozgarri izeneko erakusketa bagilaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoan. Martian zabaldu zanetik, hainbeste bisitari izan ditu. Ikusi bideoa. Erakusketan Kili-Kili mutiko euskaltzalearen barri emoten da zabal. San Antonen jaio eta handik Euskal Herri osora hedatu zan. Hainbeste umeri lagundu eutsien alfabetatzen lehenengo, eta euskalduntzen gero. Argitalpen asko egin izan ditu 50 urteotan: ariketak, irakurgaiak, kartelak, pegatinak... Jose Antonio …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10