Encabezado

Labayru Gaur 271

2024-3-28

Etniker Arabaren bisitea

Ekainaren 21ean José Ángel Chasco euki dogu Labayrun bisitan. Chasco Etniker Araba taldeko kidea da, eta ikerketa etnografikoa bere herrian egiten dau, Errioxar Arabako Moreda Araba herrian. José Antonio González Salazar eta Etniker Arabako beste kide batzukaz batera, ikerketa bat egiten dabil Sierra de Toloño izena dala-ta, izendapen horren alde beste batzuk Sierra de Cantabria izenaren alde egiten daben bitartean. …

Gehiago irakurri

---
Klasikoen irakurraldian egon gara

Aurten be idazle klasiko baten idazlana jarraian irakurteko ekitaldia eratu dau Bilbozarra euskaltegiak. Aurten Kafkaren Metamorfosia izan da obra aukeratua; izan be, itzulpenak literaturan daukan garrantzia agirira ekarri gura izan dabe. Arriagan izan da ekitaldia eta hainbat jentek parte hartu dau. Tartean izan dira Labayru Fundazioko ordezkariak be, Adolfo Arejita zuzendaria buru dala.

Gehiago irakurri

---
Udako ikastaro trinkoak

Hasi da Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituan ikastaroetako lehenengoa. Ekainaren 16tik 25era bitartean, ikasleek aste bi trinkoak daukiez aurretik euskerari buruzko ikasketak egiteko. Uda hasiera hau sasoi ona da euskera ikasten murgiltzeko, ohiko ikasturtea amaitu eta gero. Ikastaro hori amaitu eta beste bat egongo da 27tik uztailaren 9ra bitartean. Horren ostean, EGAko azterketa egiteko lehenengo deialdia egingo dogu uztailaren 12an eta …

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10