Encabezado

Labayru Gaur 272

2024-4-26

Alkarrizketa Labayru Hiztegiari buruz

Irontec enpresak garatu dau Labayru Hiztegia sarean jartzeko lana, eta baita be mugikorretarako aplikazinoa. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Onda Vasca irratian. Alkarrizketa entzuteko sakatu hemen.

Gehiago irakurri

---
Idatz & Mintz 60

Idatz & Mintz - Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta.

Gehiago irakurri

---
Amaitu dira Udako Ikastaroak

Uztailaren 8an amaitu da Udako bigarren Ikastaro trinkoa. Hamabost eguneko txanda bitan egin dira aurten be Udako Ikastaroak. Ikasleak gehien baten gazteak dira, gero EGA azterketa egin gura dabenak. Aurten, ganera, iaz baino gehiago izan dira, %20 gehiago. Orain ikasketei amaiera emoteko, 3. maila bete daben ikasleek EGA azterketa egin ahal izango dabe hil honen 12 eta 14an Labayrun bertan.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10