Encabezado

Labayru Gaur 

2019-1-18

Ikastaro aukera zabala 2016-17 ikasturterako

Ikasturte honetarako Labayru Fundazioak euskera ikasteko edo lantzeko eskaintza zabala dakar. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak, agiriak aterateko azterketak prestetakoak, nahiz ikastaro bereziagoak: itzulpengintza, kultura-gaiak, bizkaiera, mintzamena... Berezienen artean dagoz HABEko 4. maila prestetako ikastaroa, eta EGA ateratekoa. Izan be, Labayru bera aztertzailea da eta bertan egin daiteke azterketa. Ordutegi aldetik be, aukera zabala dago, goiz eta arrasti, ikastaro trinko zein urte …

Gehiago irakurri

---
Juan Zelaiaren heriotzean, gomutaz eta esker onez

Igaro dan abuztuaren 10ean joan jakun gure artetik Juan Zelaia (Oñati, 1920-2016) enpresagizon eta euskal ongile handia, 96 urtera ailegatu hurren (abuztuaren 29an jaioa zan), bizitza luze bizi eragin eta emoitsu baten ondorik. Juanito esaten eutsen etxekotasunez lagun eta ezagun hurrekoek.

Aspalditxuon ez geunkan haren barri handirik, baina badakigu geldi egon ez dana, harik eta osasunak lagundu deutsan arte. Burua argi azkeneraino. Osasunez be oraintsura arte ondo antzean. Osasun arazo txikiren bat zalako bat korapilatu jakon azkenean eta halantxe ustekabean alde egin deusku.

Gehiago irakurri

---
Jabier Kalzakortaren hitzaldia Jon Bilbaori buruz

Aurten be Simon Bolivar Museoan haren jaioteguna gogoratu dabe uztailaren 22an. Ospakizunean "Bolibar maitea" erakusketa inaugurau dabe, Jon Bilbaoren fondoetako argazki eta testu argitaratu bakoakaz.
Horren harira, Jabier Kalzakortak "Jon Bilbao 1935eko uztailean Bolibarren euskara ikasten" izeneko hitzaldia egin dau.

Gehiago irakurri

Gaztelaniaz:

---

Gure webgunean ale guztiak dagoz eskura: http://www.labayru.eus/

labayrugaur@labayru.eus - Twitter - Facebook

     
 Bilbo-AbandoDerioBilbo-Bolueta 
     
 Colon de Larreategi, 14 – 2. esk.Larrauri, 1A - 5.aMetroalde eraikina 
 48001 Bilbo (Bizkaia)48160 Derio (Bizkaia)Bilbo-Galdakao errep., 6A 
 Tel.: +34 94 443 76 84Tel.: +34 94 406 01 7148004 Bilbo (Bizkaia) 
   Tel.: +34 94 607 72 10